< Erromatarrei 11 >
1 Galdez nago bada, Ala iraitzi vkan du Iaincoac bere populua? Guertha eztadila: ecen ni-ere Israeltár naiz, Abrahamen hacitic, Beniaminen leinutic.
2 Eztu iraitzi Iaincoac bere populu lehenetic eçagutua. Ala eztaquiçue Eliasez cer erraiten duen Scripturác? nola requesta eguiten draucan Iaincoari Israelen contra, dioela,
3 Iauna hire Prophetác hil citié, eta hire aldareac deseguin citié, eta ni azquendu içan nauc neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzac.
4 Baina cer diotsa hari reposta diuinoac? Reseruatu citiát neurorrendaco çazpi milla guiçon belhaunic Baalen imaginari plegatu eztraucatenic.
5 Hala bada dembora hunetan-ere, reseruatione gratiazco electionearen arauez eguin içan da.
6 Eta baldin gratiaz, ez guehiagoric obréz: bercela gratiá guehiagoric ezta gratia: baina baldin obréz bada, guehiagoric ezta gratia: bercela obrá guehiagoric ezta obra.
7 Cer beraz? Bilhatzen çuena Israelec eztu ardietsi: eta electioneac ardietsi vkan du, eta goiticoac gogortu içan dirade,
8 Scribatua den beçala, Eman vkan draue Iaincoac spiritu ithobat: eta begui, ikus ezteçatençát: eta beharri, ençun ezteçatençát egungo egunerano.
9 Eta Dauid-ec erraiten du, Berén mahaina arte bilha bequié, eta laço eta trebucamendu, eta haur pagamendutan.
10 Ilhun bitez hayén beguiac, ikus ezteçatençát: eta hayén bizcarra bethiere makur eçac.
11 Galdez nago bada, ala trebucatu içan dirade eror litecençat? Guertha eztadila: baina hayén erorteaz saluamendua Gentiletara ethorri içan da, hæy iarreiquitera incitatzeco.
12 Eta baldin hayén erortea munduaren abrastassun bada, eta hayén diminutionea Gentilén abrastassun: cembatez areago hayén abundantia?
13 Ecen çuey Gentiloy diotsuet, ni Gentilén Apostolu naicen becembatean, neure ministerioa ohoratzen dut:
14 Eya nolazpait neure ahaideac ielos eraci ahal ditzaquedanez, eta hetaric batzu salua.
15 Ecen baldin hayén iraiztea munduaren reconciliatione bada, ceric içanen da receptionea, hiletaric vicitze baicen?
16 Eta baldin primitiác saindu badirade, bayeta orhea: eta baldin erroa saindu bada, bayeta adarrac.
17 Eta baldin adarretaric batzu hautsi içan badirade, eta hi bassa oliua incelaric, charthatu içan bahaiz hayén orde, eta oliua erroan eta vrinean participant eguin bahaiz,
18 Ezadila gloria adarrén contra: eta baldin gloriatzen bahaiz, eztuc hic erroa egarten, baina erroac hi.
19 Erranen duc bada, Hautsi içan dirade adarrac, ni chartha nendinçát.
20 Vngui: hec infidelitatez hautsi içan dituc, eta hi fedez çutic ago: ezadila vrguluz hant, baina aicén beldur.
21 Ecen baldin Iaincoac adar naturalac guppida vkan ezpaditu, beguirauc hi-ere guppida ezauèn.
22 Ikussac beraz Iaincoaren benignitatea eta seueritatea: trebucatuetara, seueritatea: eta hiregana, benignitatea, baldin perseuera badeçac benignitatean: ezpere hi-ere ebaquiren aiz.
23 Eta hec-ere baldin perseuera ezpadeçate infidelitatean, charthaturen dituc, ecen Iaincoa botheretsu duc harçara hayén charthatzeco.
24 Ecen baldin hi naturaz bassa cen oliuatic ebaqui içan bahaiz, eta natura contra oliua onean charthatu bahaiz: cembatez areago natural diradenac charthaturen dirade bere oliua proprian?
25 Ecen eztut nahi ignora deçaçuen, anayeác, secretu haur, (ceuroc baithan arrogant etzaretençat) ecen gogortassuna parte Israeli ethorri içan çayola, Gentilén complimendua sar leiteno.
26 Eta hala Israel gucia saluaturen da, scribatua den beçala, Ethorriren da Siondic liberaçalea, eta aldaraturen ditu infidelitateac Iacobganic.
27 Eta alliança haur eneganic vkanen duté, Kendu dituquedanean hayén bekatuac.
28 Euangelioaz den becembatean, bay etsay dirade çuen causaz, baina electioneaz den becembatean, onhetsiac, Aitén causaz.
29 Ecen dolu gabe dirade Iaincoaren dohainac eta vocationea.
30 Ecen nola çuec-ere noizpait Iaincoagana desobedient içan baitzarete: baina orain misericordia ardietsi baituçue hayén desobedient içanez:
31 Hala hauc-ere orain eztuté obeditu vkan, çuey eguin çaiçuen misericordiaz hauc-ere misericordia ardiets deçatençát.
32 Ecen Iaincoac ertsi vkan ditu guciac desobedientiatan, guciey misericordia leguiençát. (eleēsē )
33 O Iaincoaren sapientiaren eta eçagutzearen abrastassunen barná! ala haren iugemenduac baitirade comprehendi ecin daitezqueen beçalacoac, eta haren bideac erideiteco impossibleac!
34 Ecen norc eçagutu vkan du Iaunaren gogoa? edo nor içan da haren conseillari?
35 Edo norc lehenic eman drauca hari, eta rendaturen baitzayo?
36 Ecen harenganic, eta harçaz, eta harengatic dirade gauça guciac: hari gloria seculacotz. Amen. (aiōn )