< Mateo 15 >
1 Orduan ethorten dirade Iesusgana Ierusalemetar Scriba eta Phariseu batzu, dioitela,
2 Cergatic hire discipuluéc iragaiten dute aitzinecoen ordenança? ecen eztitie ikutzen bere escuac oguia iaten dutenean.
3 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eta çuec cergatic iragaiten duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançaz?
4 Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
5 Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date.
6 Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.
7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,
8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.
9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.
10 Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.
11 Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.
12 Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?
13 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.
14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.
15 Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori.
16 Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete?
17 Oraino eztuçue aditzen ecen ahoan sartzen den gucia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela?
18 Baina ahotic ilkiten diradenac, bihotzetic partitzen dirade, eta hec satsutzen dute guiçona.
19 Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác.
20 Hauc dirade guiçona satsutzen dutenac: baina escuac ikuci gaberico iateac, eztu guiçona satsutzen.
21 Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat.
22 Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua.
23 Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan.
24 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen.
25 Eta harc ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, aiuta neçac.
26 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
27 Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.
28 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic.
29 Eta partituric handic Iesus ethor cedin. Galileaco itsas aldera: eta iganic mendira, iar cedin han.
30 Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan.
31 Hala non populuac mirets baitzeçan çacusquianean mutuac minçatzen, hebainac sendaturic, mainguäc çabiltzala, itsuéc ikusten çutela: eta glorifica ceçaten Israeleco Iaincoa.
32 Orduan Iesusec beregana deithuric bere discipuluac erran ceçan, Compassione dut populu huneçaz: ecen ia hirur egun du enequin dagoela, eta eztute cer ian deçaten: eta eztitut baruric igorri nahi, bidean flaca eztitecençat.
33 Eta bere discipuluéc diotsote, Nondic guri hambat ogui desertuan hunambat genderen ressasiatzeco?
34 Eta dioste Iesusec, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran cieçoten, Çazpi, eta arraintcho batzu.
35 Orduan mana ceçan populua lurrean iartera.
36 Eta harturic çazpi oguiac eta arrainac, gratiac rendaturic hauts citzan, eta eman cietzén bere discipuluey: eta discipuluéc populuari.
37 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasqui betheric.
38 Eta ian çutenac ciraden, laur milla guiçon, emazteac eta haourrac gabe.
39 Orduan congit emanic gendetzeari, igan cedin vnci batetara: eta ethor cedin Magdaleco bazterretara.