< Hebrearrei 5 >
1 Ecen Sacrificadore subirano gucia guiçonetaric hartzen da, eta guiçonengatic ordenatzen da Iaincoa baitharaco gaucetan: offrenda ditzançát donoac eta sacrificioac bekatuacgatic:
2 Ceinec behar den becembat ignorantéz eta falta eguiten dutenéz pietate ahal baituque: ceren bera-ere infirmitatez inguratua baita:
3 Eta infirmitate haren causaz behar baitu nola populuagatic, hala bere buruägatic-erc offrendatu sacrificio bekatuacgatic.
4 Eta nehorc eztrauca emaiten bere buruäri ohore haur, baina Iaincoaz deitzen denac, Aaron beçala.
5 Hala Christec-ere eztrauca bere buruäri ohore haur eman vkan Sacrificadore subirano eguin ledin, baina hari erran vkan draucanac, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.
6 Bercetan-ere erraiten duen beçala, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera. (aiōn )
7 Ceinec bere haraguiaren egunetan heriotaric empara ahal ceçaquenari othoitzac eta supplicationeac oihu handirequin eta nigar vrirequin offrendatu cerautzanean, eta beldur cenetic ençun içan cenean,
8 Seme bacen-ere ikassi vkan baitu obedientiá suffritu vkan dituen gaucetaric:
9 Eta sanctificatu içanic, eguin içan çaye hura obeditzen duten guciéy saluamendu eternalaren authór: (aiōnios )
10 Iaincoaz icendatu içanic Sacrificadore subirano Melchisedech-en façoinera.
11 Ceinez propos lucea baitugu erraiteco, eta declaratzeco difficila: ceren ençutera naguitu içan baitzarete:
12 Cereneta demboraren arauez iracatsle içan behar cinetelaric, berriz iracatsi behar baitzarete cer diraden Iaincoaren hitzetaco lehen hatseco elementac: eta halaco eguin çarete non ezne behar baituçue, eta ez vianda cerraturic.
13 Ecen norc-ere eznéz vsatzen baitu, harc iustitiazco hitzaren experientiaric eztu: ecen haour da:
14 Baina handituentzat da vianda cerratua, hala nola costumatu içanez sensuac exercitatuac dituztenén onaren eta gaitzaren beretzeco.