< 1 Korintoarrei 16 >
1 Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue.
2 Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát.
3 Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera.
4 Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque.
5 Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)
6 Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz.
7 Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça.
8 Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno.
9 Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz.
10 Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala.
11 Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin.
12 Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin çuetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean.
13 Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte.
14 Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez.
15 Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela:
16 Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.
17 Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté.
18 Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac.
19 Salutatzen çaituztez Asiaco Elicéc. Salutatzen çaituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eliçarequin.
20 Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez.
21 Ene Paulen escuazco salutationea.
22 Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.
23 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin.
24 Ene charitatea çuequin gucioquin Iesus Christ Iaunean, Amen.